XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iñaki eta Maite ezkondu egin behar dira, eta Iñakik fabrikan jarraitu beharko du.

BALENDIN - Ez!. JON - Bai!. Bestela ez dago traturik. Eta gertatutakoa denek jakingo dute, zuk hain beste maite duzun familiaren izen ona hankaz gora botako dut.

ERROSA - (Bigun). Balendin, pentsa ezazu astiro. Ez zaitez arinegi ibili.

BALENDIN - Fabrikan problemak, etxean problemak. Hau ez da bizitzea!.

MAITE - Etxean dituzun problemak zuk sortuak dira. Zergatik ez diguzu guri uzten gure problemak konpontzea?. Nire ezkontza nire problema da, ez zurea.

ERROSA - (Balendini). Azken batean, zuk nahi izanez gero, Iñakik fabrikan postu on bat har lezake eta horrela, gure soziedadean, maila egoki bat lortuko luke.

BALENDIN - (Gela ibiltzen du gora eta behera). Eta Jonen xantaia?. Nork segurta diezaguke hamabost egunen buruan tratua apurtuko ez duenik, beste andreren batekin hasiko ez denik, bere hitza jango ez duenik?.

PELIPA - Hori nik segurta dezaket?. BALENDIN - (Harriturik Pelipari begira). Zuk?.